|
Inguru naturalaren aurkikuntza eta inguru honetan gizakiaren eraginak izan duen emaitzaren aurkikuntza
izango dira nahi duenarentzat antolatuko ditugun ekintzen helburuak. Ingurunearen aurkikuntza,
berau hobeto ezagutu ahal izateko eta errespetuzko harreman baten bidez gozatzeko aukera izan dezagun. Horrela, balio
izugarria duen ondare naturala, historikoa, artistikoa, arkitektonikoa eta historikoa hobeto ezagutu eta
zaintzeko gai izango gara. Ekintza guztiak adituek antolatu eta planifikatuak izango dira, eta kasu
batzutan gidatuak ere izango dira. Ekintza guztiak gauzatuko diren eremu geografikoa Burgoseko mendialdea
izango da, gure etxea kokatuta dagoen eremua hain zuzen. Lur hauetan jaio ziren bai Gaztelako Konterria,
bai gaztelania hizkuntza.
|
Hauek izango dira eskainiko ditugun ekintza nagusiak:
|
- La Behetriatik gertuen dagoen ingurunetik ibilaldiak, hemengo naturaren ezagutza gauzatu ahal izateko.
Ibilaldi hauetan, besteak beste, natura, gizakiaren eragina, esplotazio ekonomikoaren sistema tradizionalak, aintzinako bizimoduaren aztarnak
eta gaur egungo egoera izango dira ikusgai. Aintzina eta ez aintzina ere herria inguruko lursailekin lotzen
zituzten bide eta bidexkak garbitu eta berreskuratzeko lanean gabiz. Duela ez urte askotararte, lur hauetan
zerealak eta kabaleentzako bazka landatzen zen. Kabaleak bazkatzeko guneetara eramateko balio zuten bideak
garbitzeari ere ekin diogu. Bide hauetatik igarotzen diren hainbat ibilaldi egituratu ditugu, gaur egun
erabat desagerturik dagoen laborantza sistema zahar bat ezagutaraziko digutenak. Eremuko toponimia ezagutu,
landaretza aztertu, lurraren forma eta fenomenoak ikertu, hegazti mota ugariren ezaugarriak ikasi eta orkatzak, azeriak,
untziak, erbiak, edota basurdeak bezalako ugaztunak ikusteko aukera emango diguten ibilaldiak.
|
- Kirolari handiei zuzenduta eta eremu natural zabalagoak ezagutzeko aukera emango duten mendi-txangoak.
Ebro ibaiaren arroilak, Las Palancas-eko mehaka, Piscarciano-ko kobak, Cielma tontorra, Albuera-ko
mendilerroa, eta abar.
|
- Autoz irteerak inguruko herrietara. Ondare arkitektonikoaren eta arte erromanikoaren aurkikuntza,
benetako bitxi bat den San Miguel de Cornezuelo herriko eliza bisitatu, Puentedei, Ojo Guareña-ko karst
gunea, "Artilearen Bidetik" ibili, eta abar.
|
- Inguru naturalari buruz zein giza-inguruari buruzko ikuspuntu berriak zabalduko dituzten hitzaldiak,
adituek emanik.
|
- Burgoseko mendialdeko ondare natural eta kulturalarekin erlazionatutako gaiei buruz batzarrak egin nahi
dituzten jende-multzo txikientzako elkartze tokia ere izateko asmoa badaukagu.
|
- Liburutegia eta fonoteka.
|
| | | | | | |