Ekaina eder, uda halaber
Ongi etorri La Behetríalandetxearen orrialdera. Peñalba de Manzanedoherrian gaude, antzinako Gaztela Zaharraren merindadean.
|
Manzanedo Aranean,
Ebrora doan Trifon errekaren ertzean dago kokatuta
Peñalba de Manzanedo.
Haitzek inguratzen duten herri txiki honetako eliza erromanikoaren aurrean, La Behetria landetxea dago,
bere patio babestua eta aranaren ikuspegi ezinhobea eskaintzen duten lurrak inguruan dituela.
Hemendik, isiltasunaren soinuarekin eta Gaztelako aran ezezagunenetakoa den honen lasaitasunarekin
gozatu daiteke, Burgoseko
Merindadeen bihotzean.
|
| |
|
|
La Behetria luze ondua izan den proiektua da, ilusioz betea eta zeinetan esperantza handiak
jarri ditugun. Baina hori baino askoz gehiago ere bada. La Behetria egunez-egun eraikiz doan
errealitatea da. Askorentzat ia ahaztutak izan diren baina historiaz beterik dauden bazter hauek
atsedenerako eta hainbat aurkikuntzetara bideratutako espazio bilakatzea da proiektu honen helburu nagusia.
Inguru geografiko pribilegiatu baten aurkikuntza, historia berezi bat, xume bezain mamitsua den
arte bat, eta pixkanaka ahanzturan galduz doazen eta guri berreskuratzea gustatuko litzaiguken ohitura
eta tradizio batzuen aurkikuntzara bideratutako espazioa, hain zuzen ere. Errealitatea etxeak, patioak,
lastategiak, ortuak eta inguruko lurrek osatzen dute. Erreforma ugari behar dituen errealitatea,
gure eskaintzaz gozatu nahi duen ororen erosotasunerako eta baita etxeak bere jatorrizko
itxura berreskuratzeko ere. Berriztatze hau aurrera doan bitartean, urte luzetako utzikeriaren ostean
bere lehenengo fruituak ematen hasi den ortua da ingurune honen biziberritzearen lehen adierazgarria.
|
| |
|
Gure asmoa, 2008ko lehenengo hilabetetarako La Behetria landetxea Gaztela sortu zen lurraldeetako historia, arte,
etnografia eta natura ondarearen ulerkuntzarako gunea izatea da. Baita, aldi berean, bisitariei
ostatu emateko nekazal turismoa ere. Horretarako, komun propioa edukiko duten sei logela-bikoitza,
hauetako bat tximinia eta egongela propioarekin, denei irekita egongo den tximiniadun egongela
zabala eta jangela espaziodun bat eskainiko ditugu. Jangela honetan, alde batetik Gaztelako sukaldaritza
tipikoaz gozatu ahal izango da, eta bestetik, sukaldaritza tradizionalaren interpretazio
berriak konbinatuko dituzten platerak eskainiko ditugu. Irakurgela erakargarri bat
ere erabilgarri egongo da nahi duenarentzat, gure liburutegi pribatua bisitarien eskura egongo delarik.
Historia liburuak (tokian-tokikoa eta Gaztelakoa gehien bat), geografia liburuak, etnografia eta herri-ohiturei
buruzkoak, arte liburuak eta literaturari buruzkoak izango dira batez ere. Etxeak kanpoko patio txiki bat
ere badu, guztion atsedenerako eta udako gau epeletan afaria kanpoan gozatzeko espazio ezinhobea.
Inguruetan oinez ibiltzeko zeharkaldi eta
ibilbideak prestatu eta gidatzeko asmoa ere badaukagu, Ebroko arroilak ezagutzeko, Palanketako haizpitartean
zehar ibili edota Piscarciano-ko kobak ikusi nahi dituztenentzat; lurraldearen ezagutzarako txangoak;
herrietara bisitak, arte erromaniko herrikoi eta ezberdin baten aurkikuntzarako; eta hau dena Bilbo, Burgos
edo Santander bezalako hirietatik hain gertu egoteak eskaintzen dituen abantailak ahaztu barik, batez ere
urrunetik etorri eta hiri hauek erakargarri zuertatuko zaien bisitarientzat.
|
| |
|
Etxea 2007ko irailaren 24an zabaltzea gustatuko litzaiguke, Gure Mesedetako Amaren eguna, Peñalbako
zaindaria, baina ez da posible izango.
|
| |
|
Hala ere, etxe bat baino gehiago eta landetxe bat baino askoz gehiago izango da La
Behetría. Behetriak, "bien fetrias"
edo "benefactorias", Goiz Erdi Aroko jaurgo mota bat izan ziren, hauen
ezaugarri nagusia basailu laborariek euren jaunak "aukeratzen" zituztela izanik, jaun hauengatik babesa
lortzeko, nahiz eta jaunek laster topatu zuten basailuek eurak aukeratzeko beste aukera askorik ez izatea.
Gaztelan existitzen ziren jaurgo ezberdinen egoera aztertzeko xedez XIV. mendean Pedro I -ak,
historiografia ofizialean "Ankerra" izenondoarekin ezaguna, eginarazitako ikerketa baten emaitza
"Becerro de las Behetrías" liburu ospetsuaren agertzea izan zen, zeinetan Peñalba de Manzanedo aipatua
agertzen den. Gaztelako Foru Zaharrak titulo oso bat eskaintzen zien Behetriei. Gure etxeari
izen hau ipintzerakoan, gure eta etxearen arteko harremana nola sentitzen dugun adierazi nahi dugu,
zentzu bikoitzean: etxe hau gu babestu eta gure proiektuak aurrera eramaten baimenduko digun jauntzat
aukeratu dugun basailuak gara gu; baina, aldi berean, etxeak ere gu aukeratu gaitu bere jaunak izan
gaitezen, narriaduratik salbatu eta giza-bizitzarako berreskuratu dezagun.
|