|
La Behetrian bi lagunentzako bost logela eta tximiniadun saloia daukan beste logela bat dauzkagu, hau ere
bi lagunentzako, gugana datozenen plazererako. Denek daukate komun propioa eta denetan ohe gehigarria
ezartzeko aukera dago.
|
Peñalbako barrutia osatzen duten sei mendixken toponimoek izena ematen diote logela bakoitzari. Etxeko
gainontzeko gela eta lekuen izena Peñalbako beste hainbat toponimoetatik hartu ditugu..
|
Lehenengo solairuan Caraz, La Ribacha, Revillas eta Camilanos logelak daude.
|
Bigarren solairuan La Mota eta La Rad dauzkagu. Azken honek tximiniadun saloi propioa dauka, eta etxearen
mendebaldeko fatxada bere osotasunean hartzen du.
|
Escaño behe-solairuan dagoen saloia da, tximiniarekin eta etxean dauden guztiei eskeinia.
|
Jangelari Estripones izena eman diogu.
|
La Rebuquilla lehenengo solairuan dagoen liburutegi eta irakurketa gelaren izena da.
|
|
Ostatuaz gain, ondo zaindutako gosari eta afari zerbitzu kalitatezkoa ere eskainiko dugu. Gure
sukaldaritzak tradizio ezberdinetako ingredienteak hartuko ditu, batez ere sukaldaritza gaztelarra
eta euskal tradizio zein mediterranearrekoak. Plater berritzaileentzako eta plater tradizionalen
berinterpretaziorako lekua egongo da gure eskaintzen artean. Posiblea den heinean, gure baratzeko
produktuak eta guk geuk egindako kontserbak erabiltzen saiatuko gara. Beti ere barazkijaleentzako
alternatibak edukiko ditugularik, noski.
|
| | | | | |