Ongi etorri La Behetriara
|
Etxea 2005 urteko udazkenean aurkitu genuen, eta orduan hartu genuen gure proiektua martxan jartzeko
erabakia. Etxea nahiko hondatuta zegoen eta bere jatorrizko izaera itzuliko zion berriztatze sakon baten
beharra zeukan. Bi eraikin eta patio batek osatzen duten multzoa da, dena XIX. mende erdialdera kare
harriz eta haritz zein zumar egurrez eraikia. Ehun urtez familia askorentzako bizileku eta bizimodu gisa
balio izan zuen. Beheko solairu osoa kabaleentzako korta zen, ziur aski idi bikote bat, behiren bat,
txerriak, untziak eta oiloak. Lehenengo solairua bizilekua zen, zeinetan su-baxu bat zeukan sukaldea
bere tximiarekin eta logela ugari zeuden. Bigarren solairua biltegi bezala erabiltzen zen ganbara zen.
Etxearen ondoan lastategi zaharra dago, sarrera gaur egun desagertu diren harrizko eskailera batzuetatik
zehar zeukalarik. Lur hauetako jendeak Bilbo inguruko industrietara eraman zituen emigrazioaren ondorioz
etxea hutsia izan zen. Etxea hutsik geratu izanak, bere pixkanakako hondamena ekarri zuen. Etxearen azken
jabeek, ziurrena borondate onarekin baina ardura gutxirekin, etxeari bere jatorrizko fisionomia galtzea
ekarri zioten erreforma zenbait egin zituzten. Etxea hartu genuenean, bere aintzinako egurrezko balkoiak
desagertuak zeuden, haritz egurrezko teilatu zaharra burdinezko egitura zuen teilatu moderno bategatik
aldatuta zegoen, lehio ugari apurtuak zeuden, lastategira sartzeko eskailerak falta ziren... Etxea eta
lastategiaren berrikuntza oso bat egitea erabaki genuen, euren jatorrizko itxura ahal zen heinean
berreskuratu eta erosotasun modernoez hornituz bi eraikinek osatutako "La Behetria" leku bizigarri batean
bilakatu ahal izateko. Horretarako, ahal izan genituen materiale orijinal guztiak mantendu genituen eta beharrezkoa
zena bakarrik berreraikitzen ari gara.
|
| |
|
|
2006ko apirilean hasi genituen lanak. Dany Riscado (Riscado Eraikuntzak) egin zen lanen arduradun. Danyk
ideia berriak ekarri dizkio hasierako proiektuari, eta lan on bat egin du orain arte lortu diren emaitzak
lortu ahal izateko. Lastategia konponduz hasi ginen, honen horma bat erortzear baitzegoen eta premiazkoa
baitzen bere berreraikuntza. Lastategia bizileku txiki baten moduan egokitua izan zen, eta bertan instalatu
ginen 2006ko larrazkenean. Lastategiaren atzekaldean 13.000 litro inguruko lurrazpiko ur-biltegi bat
eraiki genuen. Biltegi honetan patioko zein etxeko eta lastategiko teilatuetako ur guztia batzen
da, ura ahalik eta modu egokienean profitatu eta ur hau ortua ureztatzeko erabili ahal izateko.
2006ko uda bukaeran etxea berreraikitzeko lanak hasi ziren. Lehenengo urratsa, hormigoizko balkoiak eta
teilatua bere egitura moderno osoarekin kentzea izan zen. Apurtuta zeuden harrizko leihoak berriztu eta
leiho berri gehiago egin behar izan genituen. Lan honetarako, etxea eraikia dagoen lurzoru beretik ateratako
harriak erabili ziren. Komunentzako ere leiho berriak egin ziren, eta teilatu berria egin zen. Teilatu berri
honek, bere egitura egurrezkoa izateaz gain, isolamendu termikoa dauka, eta teilak Escandellako zeramikaz
eginak dira. Ahal izan den guztietan jatorrizko materialak erabili ditugu, eta hau ezinezkoa izan den kasuetan,
erabilitako materiala originalarekin ahalik eta antza gehien edukitzea izan da gure asmoa.
|